XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Trenean

-Ea, Begoña, gaur gauean sasoiz oheratu beharko dogu, bihar zortziretako trenean Bilbora joan nahi badogu.

-Trenean?

Kotxez hobeto ez, ama? -itaundu eutsan Begoñak harrituta.

-Ez zara gogoratzen azkenengo aldian zelango trafiko nahastea egoan urian?

Han inork ez dau inor errespetatzen.

Hainbeste bozina-hotsa, autoak alde guztietatik, ertzainak ere zarataka...

Kia!

Trenez askoz ere nasaiago joango gara.

Ama barriketan ziharduan bitartean, Begoñak bere amak ez ebala dana ondo gogoratzen uste eban.

-Amatxo, baina ertzainak zeure errua zala esaten eban, seinalea ez zendualako errespetatu.

Zuk kale horretatik ez zenduan joan behar, norabide bakarrekoa zan eta.

Horregatik esaten eutsun deiadarka ertzainak: !Señora, dirección única! ¿?No ve la señal?

-Harek ere hobe eban euskera ikastea!

Eta gainera seinalea ezkutuan egoan -amaitu eban amak.